Erandion gertatu da asteleheneko auto-istripu azpimagarri bakarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 19a, 10:46

Eguneko zirkulazio-istripu azpimarragarri bakarra arratsaldeko ordu batean gertatu zen atzo, BI-604 errepidean, 6.200 kilometro-puntuan, Erandion, Bilboko noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera. Bilboko matrikuladun Seat Cordoba batek eta matrikula berria zeukan Volkswagen Golf batek alboz albo elkar jo zuten. Ezbeharraren ondorioz, X.A.L. (19 urte) zauritu egin zen, eta Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten. Istripua jazo denetik garabiak ibilgailuetako bat galtzadatik kendu zuen arte, errepidea erabat itxita egon zen. Denbora-tarte horretan, zirkulazioa Bilborako noranzkoan, BI-735 errepidetik, Erandiotik, bideratu zuten. Argazkian, auto-istripu baten irudia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun