Udal kudeaketan "herritarren parte-hartzea" bultzatu nahi du Sopelako EAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 18a, 20:44

Sopelako Auzo Elkartearen ordezkari Monica Carratalarekin bildu da gaur Leire Pinedo tokiko Eusko Alkartasuneko alkategaia. Euskal alderdi sozialdemokratako iturriek adierazi dutenez, auzokide elkartearen kezkak eta eskakizunak azaldu dizkio Pinedori Carratalak. EAko hautagaiak, berriz, talde horren lana goraipatu du eta "herritarren partaidetzarako bideak erraztearen alde" konprometitu da, "gobernu kudeaketa ekintza amankomuna izan dadin, horretaroko beharrezkoak diren mekanizmoak bideratuz eta Sopela parte-hartzaile baten alde borrokatuz". Ildo horretan, "herri-gobernuaren kudeaketan elkarteen parte-hartzea arautuko duen herri partaidetza eta arretarako ordenantza egitea izango da lehenengo pausua", jakinarazi dutenez. Argazkian, Carratala eta Pinedo (ezkerretik eskuinera) Sopelako Auzo Elkartearen egoitza aurrean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun