Segiren aurkako auzia salatu dute Itzubaltzeta / Erromon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 19a, 19:03
Joan den ostiralean Jarrai-Haika-Segi sumarioaren aurkako protestak egiteari ekingo zion Itzubaltzeta / Erromoko Segi gazte erakundeak. 18:30ean, Kolas plazatik abiatu eta herrian zehar bizikletada egin zuten, "antolatzeko eta borrokatzeko zilegitasuna" aldarrikatuz. Hurrengoa ekitaldia, 22an izango da, 19:30ean, herriko errotonda nagusian burutuko den kontzentrazioa dela medio. Eskualdeko auziperatu bakarra Aiboa Casares astrabuduarra da, 3 urte t'erdi kartzelan eman ostean 4 urteko zigorra jaso zuena. Argazkian, ostiraleko bizikletada.
Itzubaltzeta / Erromoko Segi taldearen oharra:

Iragan ostiralean, hilak 15, bizikletada burutu genuen Itzubaltzeta / Erromoko gazteok herriko eta Areetako kaleetan zehar, Jarrai-Haika-Segi auziaren kontra eta euskal gazteriak antolatzeko eta borrokatzeko duen zilegitasunaren alde.

Bizikletadan 21 lagun bildu ginen, eta txistu, oihu eta eskuorri artean herriko eta Areetako kaleak astindu genituen, tartean Areetako PSOEren egoitza eta PNVren batzokia. Aurrerantzean mobilizazioekin jarraituko dugula berresten dugu. Hurrengoa larunbatean burutuko dugu herriko errotonda nagusian kartelada eginez: abenduaren 23an, iluntzeko 6etan, kontzentrazioa errotondan.

Gazteon aurkako epaiketarik ez! Segi borrokan, segi antolakuntzan!

Itzubaltzetako Segi
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun