Urtarrilaren 13ra arte dago Erandioko Inauterietarako kartela aurkezteko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 19a, 19:15
Oraindik Gabonak ez dira igaro eta dagoeneko Inauteriak prestatzen hasi da Erandioko Udala. Horrenbestez, kartel lehiaketaren bigarren edizioa deitu dute kultur arduradunek eta urtarrilaren 13ra arte egongo da lanen bat aurkezteko epea, Kultura Sailean zein liburutegian. Irabazleak 1.500 euroko saria jasoko du. Bitartean, argibideak eskatzeko aukera badute lehiaketan parte hartu nahi dutenek. Horretarako Kurtura, Gazteria eta Kirol Arloarekin jarri beharko dira harremanetan zinemagileak. Aipatu saila udaletxean bertan dago, hau da, Irailaren 23a plazan. Hala ere, telefonoz (944 890 140 / 946 025 891 / 946 025 899), faxez (946 025 892) edo e-postaz (gazteinfo[a bildua]erandioko-udala.net / kultura[a bildua]erandioko-udala.net) ere badago horretarako aukera. Argazkian, igaz irabazi zuen Cristina Leal Arte Ederretan lizentziatua, Mikel Arieta-araunabeña alkatearekin batera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun