"Herritarren parte-hartzeko prozesu baten emaitza" bezala aurkeztu dute Algortako gaztelekuaren proiektua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 19a, 20:21

Gau-egun izena edukiko duen Getxo udalerriko lehenengo gaztelekuak 2007 urtearen bukaeran irekiko ditu ateak. "Herritarren parte-hartzeko prozesu baten ostean ateratako ondorioetan oinarrituta egongo da. Prozesu horretan, zentru hau martxan jartzeko beharrezkoak diren talde guztiek hartu dute parte: nerabeek, gurasoek, hezitzaileek eta Gazteria, Euskara, Gizarte Zerbitzuak, Immigrazioa eta Berdintasuna arloen udal teknikariek", Imanol Landak zinegotziak adierazitakoaren arabera. Lokal berri horrek 300 metro koadro izango ditu, eta Algortako Urgul kaleko udal eraikinaren hirugarren solairuan egongo da. Aixerrota etxea bota zutenean hainbat orduz gaztetxe bilakatu ziren aipatu lokalak. Hain zuzen ere, gaztelekuaren proiektua ez du inoiz ere begi onez ikusi Algortako Gazte Asanbladak (AGA). Argazkian, Urgul kaleko antzineko kultur etxea.

Getxoko Udalak azaldutakoaren arabera, 12 eta 17 urte arteko gazteek elkartzeko lekua izango dute bertan. Ekitaldi egitarau anitza ere eskainiko duela aurreratu dute: bi hilabatero egiteko tailerrak (graffitigintza, komikigintza, sukaldaritza, argazkilaritza...) edo irteerak edo ekimen ezberdinak (mendira, kanpaldiak, quad, zaldiketa...). Gaztelekuak hainbat baliabide izango ditu (mahai-futbola, ping.pong, azkonak...) eta material ezberdina (ikus-entzunezkoa, Interneteri lotutako ordenadoreak) eta aukera anitzak erabiltzaileentzat (maileguak ...). Halaber, gazte talde honi bereziki zuzendutako orientazio eta aholkultazitza zerbitzua egongo da: afektua, psikologia eta sexuari buruz; osasun mentalari eta emozioei buruz; osasuna bultzatzeko (elikadura ...); familia-plangitzari buruz; drogomenpekotasunei buruz; natura eta ingurumenari buruz... Gaztelekuaren ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, eta larunbatetan eta igandeetan arratsaldez. Lokal berri hau 2007ko udaren ostean erabilgarri egongo da, aipatu dutenez, Algortako Urgul kalean dagoen udal eraikina konpontzeko lanak amaitu eta gero (bost hilabeteko iraupena izango dutenak).

Itxura zehazteko prozesua

"Parte-hartzaileek aukeratutako izena du gaztelekuak", hau da, Gau-egun, Landak esandakoaren arabera. "Zehazteko prozesuak taldeek koordinatu dituen enpresa zazpi hilabetetan egon zen lanean eta hiru fasetan egin zuen jarduera: lehenengoan, aurrekoan, proiektua aurkeztu zuen eta elkarrizketak egin zituen hezkuntza zentruetan, eta gurasoekin eta nerabekin lan egiten duten elkarteekin bildu ziren; bigarrenean, erlazio prozesua bete zuen (kontaktuak, bisitak eta udalerriko nerabeekin elkarrizketak izan zituzten eurek elkartzen diren lekuetan); eta hirugarrenean talde-lana egin zuen (nagusiekin eta nerabeekin). Azken honetan 20 gazte eta 9 nagusi hartu zuten parte", azaldu du zinegotziak. Horren harira, "oso positibotzat" jotzen ditu udal ordezkariak, “Udalak egiten dituen herritarren parte-hartze prozesuak". Gaztelekuaren itxura zehazteko prozesua ezezik, "Euskarashowa eta Gazteshowa" jarri ditu horren "adibidetzat".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun