Kulturartekotasunaren gaineko bideo lehiaketa irabazi du Iberre institutuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 20a, 17:54

Astelehenean jaso zuten Sopelako Iberre institutuko laugarren mailako ikasleek Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak antolatutako "Kulturartekotasuna nire auzoan" izenburuko I. Bideo Lehiaketaren lehenengo saria. Gasteizko Artium museoan izandako ekitaldian, garaileak zirela egiaztatzen bideokamera eman zieten Ikusentzunezko Komunikazioa tailerrean diharduten neska-mutilei. Euskal Autonomi Erkidegoko hezkuntza zentro guztietara zabalik zegoen lehiaketan, 48 lan izan dira aurkeztuak. Iberreko ikasleek, berriz, 15na minutuko hiru bideo aurkeztu zituzten; “Mi barrio”, “Culturas enlazadas” eta “¿Bienvenidos?” izenburukoak. Argazkian, kultur arteko jaiaren irudia Sopelako udaletxe aurrean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun