Metro Bilbaok tren zerbitzu bereziak jarriko ditu ostegun honetan ospatuko den Gabon garaiko Santo Tomas azokarako. Metro kopurua "nabarmen" areagotuko da, konpainiako iturriek adierazi dutenez. Guztira 635 tren ibiliko dira, edozein lanegunetan baino 78 gehiago, alegia. Horrela, maiztasuna 2,5 minutukoa izango da Bilbo barruan (Bolueta-San Inazio) 7:00etatik 20:30era bitartean. Halaber, sareko gainerako noranzkoei dagokionez, trenak 5 minuturo joango dira Bidezabaleraino, 10 minuturo Larrabasterraraino eta 20 minuturo Plentziaraino. Konpainiak adierazi duenez, zerbitzua 23:00etan amaituko da. Bestalde, aurten ere ez da metro zerbitzu berezirik egongo Gabon-gauean.
Eusko Legebiltzarrean hirukoa osatzen duten EAJ, EA eta EB-Berdeak alderdiek atzera bota zuten astelehenean PPk aurkeztutako proposamena. Argazkian, metroa Aiboatik Algortarako bidean.