Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateak ostegun honetan, abenduak 21, jasoko du gestio bikaintasunaren Zilarrezko Q-a, Erandio eta Leioako campusean, goizeko 11:30etik aurrera izango den ekitaldian. Honekin batera hiri dira aipatu ziurtagiria duten ikastegiak: Gasteizko Ingeniaritza Unibertsitate Eskolak Zientzia eta Teknologia Fakultatearekin batera lortu du hil honetan eta Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoak 2002ko otsailean erdietsi zuen. Uribe Kosta eskualdeari dagokionez, Getxoko Udalak astelehenean Donostiako Kursaal aretoan izandako ekitaldian jaso zuen Zilarrezko Q-a; Erandioko Ategorri-Tartanga institutuak, berriz, 2005eko abenduan. Argazkian, Zientzia Fakultaterako sarreretako bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!