Gose greba utzi du Gorka Martinezek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 20a, 20:37

Puerto II espetxean (Cadiz, Espainia) ere preso duten Sebas Lasarekin batera, abenduaren 11an ekin zion gose greba mugagabeari Gorka Martinez urduliztarrak, "Iñaki De Juanari ezarri heriotza zigorra salatzeko, eta kondena betea duten presoak berehala aska ditzaten exijitzeko borroka gisa". Gaur, berriz, euskal preso politiko biek gose greba utzi dutela jakinarazi du Askatasunak. Argazkian, Gorka Martinez euskal preso urduliztarra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun