Dopatze akusaziotik errugabetu dute Iñigo Landaluze

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 20a, 20:46

Iñigo Landaluze Euskaltel-Euskadiko txirrindulari algortarra errugabetu egin du TAS Kirol Arbitratze Epaitegiak, dopatze akusaziotik. 2005ean, berak irabazi zuen Dauphine Libere proban, testosterona maila handia atzeman zioten, onartutakotik kanpokoa. Testorena kopuru handi hori gorputzak berez ekoizten ziola argudiatu zuen txirrindulariak. Espainiako Txirrindularitza Federazioko Kirol Diziplinako batzordeak dagoeneko errugabetu zuen txirrindulari bizkaitarra joan den maiatzean, baina ekainean Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak erabaki horren kontra jo zuen. Ondorioz, TASek esku hartu behar izan du, eta erakunde horrek ere txirrindulariaren aldeko erabakia hartu du. Argazkian, Iñigo Landaluze Dauphine Libereko mailota jartzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun