
Azaroaren 30ean
CSIF-CSI,
EILAS,
ELA eta
LAB sindikatuek eta
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) adostutako hitzarmena berretsi du gaur EHUko Gobernu Kontseiluak. Hortaz, lan eskaintza publikoa egingo dute datorren lehen urteko lehen hiruhilekoan administrazioko eta zerbitzuetako langileentzat. EAEko Unibertsitate Sistemaren Legearen Laugarren Xedapen Iragankorra aplikatzeko oinarriak onartu dituzte EHUk eta sindikatuek, eta hitzarmen horrek ahalbidetuko du lan eskaintza publikoa egitea. EHUk berak onartu du lan eskaintza publikoen hutsuneak handitu egin duela administrazioko eta zerbitzuetako langileen "prekarietatea eta behin-behinekotasuna": gaur egun langileen %70ek dituzte behin-behineko kontratuak. EHUk uste du lan eskaintza publikoarekin %70etik %15era jaitsiko dela. "Aukera ezin hobea dugu administrazioko eta zerbitzuetako langileen egoera normalizatzeko", gaineratu dute. Argazkian, Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko idazkaritza.