Larunbatean bigarren eskuko liburu azokatxu izango da Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 20a, 22:43

Larunbat honetan, abenduak 23, goizeko 11etatik aurrera eta egun osoan zehar, Sopelako udaletxe plazan izango da bigarren eskuko liburu azokatxu. Bertan, 400 bat liburu egongo dira salgai 1, 2 eta 3 eurotan. Antolatzailea den Plaza Beltza kultur elkarteak jakinarazi duenez, “gure lehenengo ekimena den bigarren eskuko liburu azokatxu honekin aurkeztu nahiko genizueke Plaza Beltza kultur elkartea. Bere izenak dioenez kultura plazaratzeko jaio den taldea da, ideiak zabaltzeko”.

Hori aurrera eramateko lokal bat irekitzea da elkartearen asmoa, herri liburutegi bat sortzeko, “irakurzaletasuna bultzatzea” baita Plaza Beltzarien kezketako bat. Bertan gai politiko/sozialen inguruan idatzitako liburuak aurkituko lirateke, gai desberdinetan sailkatuta. Bideo artxibategi bat sortzeko proiektua ere badago, kolektiboen bideoak, zine soziala, historikoa eta abarrekin. Horretaz aparte, aldizkari, fanzine, musika, dossier, eta material desberdina aurkitzeko aukera egongo litzateke.

“Erabateko pentsamolde zabaltzen duten hedabideen lana indargabetzeko eta gizarte mugimenduen borroka desberdinak bultzatzeko” egingo du lan Plaza Beltza kultur elkarteak: “elkartea osatzen dugunok gizarte eredu partehartzaile baten alde egiten dugu apustu, horregatik dago herriari guztiz irekia. Zuon partehartzea edo ekarpenak (liburuak, bideoak...) itxaroten gaudelarik agur bero bat”.

Plaza Beltzarekin harremanetan jartzeko:

plazabeltza@euskalerria.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun