Gabonetako bertso afaria antolatu du biharko Itzubaltzetako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 21a, 13:05
Bihar, ostirala, abenduak 22, Itxaso Paya Ipar Uribeko txapelduna, Peru Vidal, Arrate Illaro, Jone Uria eta Beñat Vidal eskualdeko bertsolariak arituko dira Itzubaltzeta / Erromoko Itzubaltzeta gaztetxean bertako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatutako Gabonetako bertso afarian. Ekitaldia 21:30ean hasiko da Leioako Kurkudi herriko tabernak prestaturiko afaria dela medio: pasta entsalada txanpinoi eta zainzuri kremarekin, itsaskiz betetako piperrak, txokolate mousse-a, ardoa, ura eta patxarana. Ondoren, Algorta eta Leioako bertsolarien txanda izango da. Afarirako txartela 10 eurotan eskura daiteke ohiko lekuetan. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Itxaso Paya, Arrate Illaro eta Peru Vidal Asteasuko sagardotegian, Egizu!-k antolatutako irteeran / Itxaso Paya.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun