Ibilgailuen matrikulak identifikatzeko sistema mugikorra erosiko du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 21a, 13:11

Getxoko Udalak lehiaketara atera du matrikulak identifikatu, ibilgailuak atzeman eta trafiko salaketen kontrolerako sistema mugikorra erostea, 52.200 euroko gehienezko zenbatekoan. Iñaki Zarraoa alkatearen hitzetan, “sistema berriaren helburua ez da isunen kopurua handitzea, ezta diru gehiago biltzea ere; baizik eta teknologi berriak Udaltaingoaren zereginak arintzeko erabiltzea, polizia beste lan batzuk egin ahal izateko, esate baterako auzoko poliziaren lana egiteko, hain zuzen ere herritarrek oso eskertuko dutena”. Sistema berria udaltzaingoen ibilgailu batean jarriko dute eta matrikularen argazkiak eta inguruko irudiak lortzeaz gain, autoak topatzeko GPS sistema ere izango du; baita software programak ere, argazkiak euskarri informatikora igortzeko, ondoren irudi horiek prozesatuak izan daitezen. Argazkian, Getxoko Udaltzaingoa.

"Ekipamendu berriaren funtzioen artean daude txarto (bigarren hilaran, ezintasunak dituzten pertsonentzako tokietan edo taxi eta autobusentzako guneetan) aparkatuta dauden ibilgailuak eta lapurtutako edo galdutako autoak topatzea; baita isun kopuru handia dutenak ere", udal iturrien arabera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun