Getxoko PPk “hemendik aurrera” euskararen alde egingo diren ekitaldiak Getxo udalerriko “zonalde guztietan” burutzea eskatuko du bihar egingo den Getxoko Udal Batzarrean. Popularrek kritikatu dute aurtengo
VII Euskal Kulturaren Jardunaldiak bere osotasunean Algortan ospatu izana eta datorren urtetik aurrera udalerri osora zabaltzea proposatu dute. Gaur goizean, Marisa Arrue Getxoko PPko presidentea eta bozeramaileak euskararen aldeko bere ekimena azaldu du: “Udaletik, eta zehatz-mehatz Euskara Zerbitzutik, gure herrian hizkuntz hori sustatzeko ahalegin handia egiten ari da, baina, halere, sustapen horren atal garrantzitsuenetako bat diren hizkuntzaren erabilera indartzeko kaleko ekimenak Getxoko zonalde batzuetan baino ez direla egiten ikusten dugu, udalerri osora zabaldu beharrean”. Arrueren ustez, “jokabide hori okerra da” eta “hizkuntza getxoztar guztion artean sustatu nahi badugu ezin gara auzo batera mugatu, udalerri osora zabaldu baizik” azpimarratu du.