Gabonetako oporretan haurrentzako ikuskizunak izango dira Barrikako udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 21a, 15:19

Gabonetako oporrak heltzearekin batera, aukera paregabea izango dute ume eta gaztetxo barrikoztarrek aisialdi atsegina izateko. Barrikako Udalak hiru ikuskizun nagusi antolatu ditu Olentzeroren etorreraren ondorengo asterako. Abenduaren 27an, asteartearekin, txotxongilo ikuskizuna eskainiko du Kixka taldeak. Hilaren 28an, Inuzente egunean, Potxin eta Patxin pailazoen txanda izango da. Eta azkenik, 29an, “Halabazango ipuinak” taularatuko du Maite Frankok. Ekitaldi guztiak udaletxean izango dira eguerdiko 12etan. Argazkian, Potxin eta Patxin beste emanaldi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun