Xabi Payaren ordez, Iratxe Ibarrak kantatuko du bihar Berbotsen bertso jiran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 21a, 18:58

"Loteria suertatuko zaigula ospatzeko bertso jira mundiala egingo dugu bariku honetan, abenduaren 22an, Erandion", horrela eman digute biharko ekitaldiaren berri Berbots Erandion Euskaraz! elkartekoek. Egia izango ote da? Hala ere, ez dut uste UKBERRIn loteri billete berdinak erosi ditugunik, hau tamala! Beno, joan gaitezen harira. Xabi Paya Bizkaiko txapeldunak ezin eta Iratxe Ibarra izango da Amets Arzallusen bikotekidea Berbotsek antolatutako bertso jiran. Trikitrixa eta panderoa jotzen, berriz, Roberto Etxebarria eta Kepa Arrizabalaga izango dira. Euskara elkartekoek adierazi dutenez, Altzagako La Plaza tabernan hasiko dira (udaletxeko plazan, arkupeetan dagoena) iluntzeko 8etan eta handik aurrera tabernaz taberna jarraituko dute. Argazkian, Iratxe Ibarra / Bertsozale Elkartea

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun