Getxo udalerrian erroldatutako Estatu espainiarretik kanpoko etorkin gehienak algortarrak dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 21a, 20:09
"Getxo da, Bilborekin batera, etorkin gehien hartzen duen Bizkaiko udalerria", Iñaki Urkiza Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak adierazitakoaren arabera. Udal ordezkariak pasa den udaldian egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu zituen atzo. Gauza da, erroldatutakoak bakarrik hartzen dituela kontuan azterlanak. Datu horien arabera, lagun hauen portzentajea udal erroldan %5,37koa da. "Izen-emandako 82.819 bizilagunetatik 4.455 Espainiatik kanpo jaiotakoak dira", argitu zuen udal ordezkariak. Horietatik %65,2 Ameriketatik etorritakoak dira, batez ere Bolibiatik, Urkizak nabarmendu zuenez, eta gehienak andrazkoak (%60,16) eta. Gainera, gazteak dira: gehienak 21 eta 40 urte artekoak dira.
Getxo udalerrian erroldatuta dauden etorkinen multzorik handiena kolonbiarrarena da (466 lagun), eta hauen ondoren datoz Ekuadorren jaioak (395). Amerika atzetik, Europakoa da etorkin gehien dakarren kontinentea, %23 baino zertxobait gehiago, eta hirugarren tokian, %8,5arekin Asiatik etorritakoak daude. Azken hauek, gehien bat, filipinarrak dira, baina Kirgvistan edo Uzbekistanen jaiotakoek (2 lagunek baino ez) ere izena emanda dute erroldan. Udalerrian Afrikatik etorritako 120 lagun eta Ozeaniatik etorritako 9 daude erroldatuta ere bai.

Herriz herri, etorkinen %53 Algortan bizi da. Gehienak etxeko beharretan dihardute arlo horren eskaria handia delako Getxo udalerrian, Urkizak nabarmendu zuenez. Halaber, asko eta asko dira udalerrian bizi ez baina egunero bertara lanera datozen etorkinak, zinegotziak nabarmendu zuenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun