Gabon-egunean egingo dute zaldi-lasterketa Gorlizko hondartzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 21a, 20:48

Aurten ere, zaldien lasterketa ikusteko aukera egongo da Gorlizko hondartzan, bertoko kirol elkarteak antolatuta. Hitzordua abenduaren 24an izango da eguerdiko 12etan; lasterketak itsas-beherarekin bat egin behar du eta. Hamaikagarren edizioa da aurtengoa eta, beti bezala, kategoria bitan banatuta egingo dute lasterketa zaldiek: alde batetik, odol garbikoak eta, bestetik, gurutzatutakoak. Bestalde, talde bakoitzean hiru sari egongo dira, Gorlizko Udalak adierazitakoaren arabera: 700 eurokoa, 350 eurokoa eta 200 eurokoa, odol garbikoetan; eta 600 eurokoa, 300 eurokoa eta 150 eurokoa, gurutzatutakoetan. Horretaz gain, trofeoa jasoko dute. Pottoken erakusketa ere egongo dela iragarri dute udal arduradunek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun