Reggae eta funk doinuak izango dira asteburuan Gorlizko Haizea tabernan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 21a, 21:24

Abenduaren 22an, 23an eta urtarrilaren 5ean Haizea Sessions deituriko musika emanaldiak eskainiko dituzte hainbat DJ-k Gorlizko hondartzan dagoen Haizea tabernan. Hartara, ostiral honetan Parental Advisory Crew-k dream & bass eta reggae estiloko doinuak eskainiko ditu; etzi, Pe-Funk eta Dektoper-ek funka eta reggaea landuko dute; eta azkenik, urtarrilaren 5ekoa gau berezia izango da, DJ guztiak batera arituko baitira. Azken egun horretan ere, makina bat sorpresa eta gonbidatutako DJak iragarri dituzte. Emanaldiak 23:30ean hasi eta 4:00ak aldera amaituko dira, azken egunean izan ezik, emanaldiak luzeagoak izango direlako. Argazkian, DJ bat musika nahasten / Judith Cotelle.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun