Gabon hauetarako hainbat mobilizazio deitu ditu Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, herriko presoak etxera ekarri ditzatela eskatu eta larri gaixo diren presoak zein kondena bete dutenak kalean behar dutela aldarrikatzeko. Gauzak horrela, Telletxe plazan elkarretaratzeak egingo dituzte gaur (20:00), bihar (13:00) eta etzi (19:00); baita abenduaren 29an ere, arratsaldeko 8etan, hileko azken ostiralerako
Etxeratek egindako deialdiarekin bat eginez. Hilaren 30ean, berriz, Basauriko espetxera egingo dute elkartasun martxa.
Etengabek jakinarazi duenez, 10:30ean abiatuko da auto-karabana, Faduratik. Gaineratu dutenez, larunbat horretan helduko da presoen eskubideen aldeko elkartasun martxa Uribe Kosta eskualdera: urtarrilaren 6ra bitartean, baraualdia eta ekitaldiak izango dira egunero. Argazkian, Algortako AAMk atera duen poltsikoko 2007ko egutegiaren irudia. Amnistia tabernan jarri dute bi eurotan salgai nekazal turismo bateko aste buru baten zozketarekin batera / Etengabe.