Orain hilabete bat jakinarazi genuenez, Getxo Biziak administrazioarekiko auzi-helegitea aurkeztu zuen, azaroaren 17an, Ereagatik Algortako Portu Zaharrera, Getxoko Udala egiten ari den lanen aurka. Auzibide gastuak ordaindu ahal izateko, berriz, argazki kamera baten zozketa antolatu du herri plataforma. "Ez ohiko gastuek aparteko diru bilketa mekanismoa martxan jartzera behartu gaituzte. Zozketa zenbaki bakoitzeko laguntza 2,50 eurokoa da. Zozketa bera abenduaren 30ean izango da", jakinarazi dute ezker abertzaleko kideek. Argazkian, Galdaretxe haitza.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!