Jarrai-Haika-Segi auziaren aurkako enkartelada egingo dute bihar Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 22a, 17:45

Azken asteotako ildoari jarraituz, Jarrai-Haika-Segi auziaren aurkako ekimen berri bat deitu du larunbat honetarako, hilak 23, Itzubaltzeta / Erromoko Segik. "Auzia bera salatzeaz gain, euskal gazteriaren eta orohar herriaren aurkako eraso oro etetea eskatuko dugu; era berean, Euskal Herriko gazteriak antolatzen eta borrokatzen jarraitzeko duen eskubidea eta asmoa lau haizetara zabalduko dugu, edo hobe esanda, errotonda handi hartako lau karriletara!", adierazi du gazte erakundeak. Horretarako enkartelada egingo dute 18:00etan Itzubaltzeta / Erromoko errotonda nagusian. Argazkian, joan den ostiralean egin zuten bizikletadaren irudia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun