Berangoko Udalak 6,5 milioi euroko "kutsu sozialeko" aurrekontuak onartu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 23a, 12:11

Berangoko Udalak 2007. urterako aurrekontuak onartu ditu. Legegintzaldi honetarako zituen "egitasmo guztiak amaitutzat jotzea" espero du, "kutsu soziala" duten diru-kontuak betearaziz, udal iturriek adierazi dutenez. Horrela, datorren urterako aurrekontuek 6.503.551 euroko diru kopurua izango dute, bi atal nagusitan banatuta: gizarte laguntzak eta azpiegituretako inbertsioak. Gizarte laguntzei dagokienez, haurtzaindegietara bideratuko dituzten 50.000 euroak nabarmendu dituzte tokiko arduradunek. "Emakume langileek beharra, familia eta bizitza pertsonala errazago uztartzea" da asmoa.

Halaber, "behar handiena dutenei laguntzeko asmo tinkoarekin", Berangoko Udalak diru sorreren %0,7 garapen egitasmoetara zuzenduko du, laguntza eta lankidetza egitasmoak bultzatzeko. Horretaz gain, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak sustatzen dituen gizarte laguntzei zuzendutako dirua ere %20 handitu du tokiko gobernuak, bereziki euskararen erabilera eta ikasketak bultzatzeko abian dauzkan egitasmoetarako.

Inbertsioak

Azpiegituren inbertsioei dagokienez, ikastetxeko eraikinetako batean lanak hasiko dira, 2007/2008 ikasturtearen hasieran urte beteko hiru ikasgela berri abian egon daitezen. Oinezkoentzako bideak berriro urbanizatzeko asmoa ere badago hastear dagoen urtean, eta zabor biltokiak lur azpian sartzen ere hasiko da Berangoko Udala. Kaleak txukunago garbitzeko, makina berria erosteko diru kopurua ere zehazten dute 2007rako aurrekontuek, eta argi-kutsadura sortzen duten farol guztiak datorren urtean aldatuko dira. Garbitze sistemaren digitalizaioa ere egingo da, GIS sistema aintzindiaren bidez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun