Igandean hasiko da Gabonetako eskuz binakakoa Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 23a, 13:02

Abenduaren 24an, 31n eta urtarrilaren 5ean Eskuz Binakako Gabonetako Txapelketa jokatuko dute Urdulizko udal pilotalekuan, lehenengo mailako amateurren eta promesen kategorietan. Hortaz, hamaikagarren edizioa igande honetan hasiko da, 17:30ean, bi kategorietako finalerdiekin. Promesen kategorian Setien-Aldape eta Azpiri-Larrinaga bikoteak lehiatuko dira; eta amateurretan, Muguruza eta Lopez eta Etxebarria eta Atutxa osatutakoak. Abenduaren 31n, 17:30ean ekingo zaie gainerako finalerdiei. Promesen kategorian Joldi-Beroiz eta Urberuaga-Arkotxa bikoteak neurtuko dira, eta amateurretan Elorrieta-Iparragirre eta Beitia-Ajuria. Txapelketa urtarrilaren 5ean amaituko da; 19:00etan jokatuko dituzte finalak, eta pilota eskolako ikasleen arteko partida ere izango da. Argazkian, txapelketako aurreko edizio bateko irudia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun