Getxon euskara gehiago eskatu dio Olentzerori Bizarra Lepoanek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 23a, 13:59

Urte honetan "zintzo" portatu direnez eta, gaur egun dituzten 360 bazkideei esker, Bapiruke, Gehi hitzarmena, Egizu eta Sendi egitasmoetan hamaika ekimen bultzatu dituztenez, gauza bakarra eskatu diote Olentzerori Bizarra Lepoan elkarteko kideek: "euskara gehiago Getxon. Euskara gehiago kaleetan, eskola eta ikastetxe guztietan, koadriletan, etxeetan, plazetan, tabernetan, dendetan, udaletxean, banketxeetan, komisaldegietan, anbulategietan eta baita epaitegian ere. Euskara gehiago gazte, zahar, ume, politikari, mediku, dendari, polizi, epaile eta tabernarien ahoetan. Euskara gehiago Getxon nahi dugu, Olentzero!".

Bizarra Lepoanek Olentzerori bidalitako gutuna:

Olentzero maitea:

Uste dut amaitzen ari den urte honetan zintzo portatu naizela, nahiz eta hobeto portatu ahal nintzen, beti bezala. Egin behar nituen gauza gehienak eta beste batzuk ere egin ditut.

Bapiruken gauza asko antolatu ditut: irteera eskiatzera, asteburu pasak, udaleku irekiak, bapigabonak… zenbat egun eta zein ondo pasa dugun umeekin!

Gehi hitzarmenean, Getxoko udalarekin batera, aisialdian euskara bultzatzen ibili gara, horretarako begirale ikastaroak antolatu ditugu. Ah! Eta ahaztu barik orain dela gutxi egindako SMS lehiaketa, ligatzeko 140 mezu jaso genituen.

Herriko euskaltegiekin batera osatzen dugun EGIZUn gauza pilo bat egin dugu aurten ere: 100 berbalagun, horietako asko berriak eta gazteak, kirol jarduerak, mendi irteerak, bizikleta asteburuak, txangoak iparraldera, bisita kulturalak, ipuin kontaketak, hitzaldiak, sagardotegira bertsolariekin, diaporamak... 30 jarduera baino gehiago. Eta hori dena gutxi balitz gurasoentzako SENDI proiektu berria ere jarri dugu martxan Udalarekin elkarlanean: 3 ikastaro, eta 25 guraso 4 gurasolagun taldetan banatuta.

Hau dena posible izan da, nola ez, gaur egun dauzkagun 360 bazkideei esker. Zorionak denei!

Ikusten duzunez, aurten ondo portatu naiz eta, hala ere, gauza bakarra eskatuko dizut ekartzeko: euskara gehiago Getxon. Euskara gehiago kaleetan, eskola eta ikastetxe guztietan, koadriletan, etxeetan, plazetan, tabernetan, dendetan, udaletxean, banketxeetan, komisaldegietan, anbulategietan eta baita epaitegian ere. Euskara gehiago gazte, zahar, ume, politikari, mediku, dendari, polizi, epaile eta tabernarien ahoetan. Euskara gehiago Getxon nahi dugu, Olentzero!

Bizarra Lepoan euskara elkartea
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun