Gure Irratiaren aldeko jaialdia izango da gauean Txorimalo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 23a, 16:59

Uribe Kostako Koska irrati libreak antolatuta, gaueko 9etatik aurrera Gure Irratiaren aldeko jaialdia hartuko du Getxoko Txorimalo gaztetxeak. Ekitaldian, Dirties Durangaldeko rock taldeak eta Algortako Bizhil laukoteak kontzertua eskainiko dute, ondoren Te quiero como amigo DJren txanda izango dela. Sarrera 3 eurotan hartu ahal izango da gaztetxearen sarreran bertan eta batuko den diru guztia Lapurdiko Gure Irratiaren alde bideratuko du Koska irratiak. Horrela, abenduaren 5ean sute batek kixkalitako estudioan izandako kalteak konpontzen lagundu nahi du eskualdeko irrati libreak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun