Sindikatu eta udal gobernuaren arteko "giro gaiztotua" eta "adostasunik eza" aipatuz, PPk eta PSE-EEk gogor egin zieten kontra tokiko langileen egoeraren gainean udalbatzarrean aurkeztutako aldaketei. "Inposaketa" hitza ere entzun zen batzar aretoak, baita Udalaren aurka eta langileen aldeko hainbat sententzia mahaigaineratu ere. Begoña Ezkurra Giza-baliabidetako zinegotziak, ordea, hirukoaren jokabidea defendatu zuen, negoziazioak "nahikoak" izan direla adieraziz. "Negoziazioak sei hilabete iraun dute eta bi lan batzar izan dira. Lehenengora, lau sindikatu etorri ziren; bigarrenera, aldiz, bakarra. Negoziazioak ez daude itxita, baina, egunen baten hartu beharko dugu ereabkiren bat, ezta? Sinatu dezatela eta jarraituko dugu hizketan", bota zuen udal arduradunak.
Dirudienez, laneko aldi baterako ezintasunaren gaineko eztabaidan trabatuta dago negoziazioa. Hain zuzen, Udalaren aurkako hainbat sententzia ekarri dituen gaia, Getxoko PPk nabarmendu zuzenez. Horren harira, sindikatuen eta Eudelen artean lortutako hitzarmena, udaletxeetara heltzerakoan, "tokian-tokiko langileentzako onuragarriak diren baldintzak hartu beharko lirateke kontuan", ELAk dioenez. Hartara, sententziak gora eta behera, laneko aldi baterako ezintasuna da gakoetako bat.
Iñaki Zarraoa Getxoko alkatearen jokabidea eta lan harremanak ulertzeko modua kritikatu ditu udaletxeko