Urriaren 27ko erabakia berretsi eta 2007ko aurrekontuak behin betiko onartu zituzten, joan den ostiraleko udalbatzarrean, Getxoko Udal Gobernua osatzen duten EAJ, EA eta Ezker Batua-Berdeak taldeek. PPk eta PSE-EEk berriro bozkatu zuten aurka, orduan aurkeztutako zuzenketei eutsiz. Getxo Biziak, berriz, etxebizitzarako 5 milioi euro bideratzeko eskaerari heldu zion galde-eske txandan. Hala ere, dagoeneko bertan behera utziak zituen udalbatzak ezker abertzaleko herri plataformak eta beste 254 getxoztarrek aurkeztutako alegazioak. Argazkian, Santa Anako BOEen eraikuntza lanak, Areetan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!