Bihar aurkeztuko da ekimen Ibiltaria Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 26a, 21:22

Urriaren 21ean Debagoienean hasi ondoren, Ekimen Ibiltaria astez aste eta eskualdez eskualde joan da Euskal Herrian zehar gaixo diren presoak eta kondena osoa bete dutenak kaleratzeko eta euskal preso politiko guztiak Euskal Herrira ekartzeko aldarrikatzen. Oraingoan, abenduaren 30etik urtarrilaren 6ra bitartean, Uribe Kostan izango da, eskualdeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren eskutik. Hartara, prentsaurrekoa emango dute asteazken honetan, abenduak 27, eguerdiko 12etan, Algortako San Nikolas plazan, horren berri emateko. Agerraldian ekimenaren nondik-norakoak eta Uribe Kostan izango duen egitaraua aurkeztuko du AAMk, hainbat eragile politiko, sozial eta kulturalen babesarekin. Horretaz gain, herritarrei dei egin diete prentsaurrekoan ere ekimen ibiltariari babesa adierazteko. Argazkian, Argazkian, ekimen ibiltariari amaiera emateko manifestazioa Leioako campusean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun