Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Trafiko Zuzendaritzak radar finko berri bat jarriko du martxan urtarrilaren 1ean Erandion, N-637 errepideko 11,4. kilometroan, Kukularra inguruan. Horren bidez, han izaten diren zirkulazio ezbeharren kopurua murriztu nahi dute. Trafiko Zuzendaritzak berak egindako azterketa baten arabera, istripu asko egoten dira bidearen zati horretan. Radar berria errepidea bitan adarkatzen den tarte batean dago: alde batean, Barakaldorako bidea dago (Arrontegiko zubia) eta abiadura muga 80 kilometro ordukoa da, eta bestean Getxorakoa (Avanzada). Horretan, 60 kilometro ordukoa da muga. Gailua toki batera zein bestera begira jar daiteke abiadura neurtzeko. Argazkian, radar batek ateratako irudia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!