Bonbilla bat opari eramateko espainiar gisa identifikatu beharko dira erandioztarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 27a, 19:34

EAEko Energiaren Euskal Erakundea (EEE) eta Erandioko Udalaren eskutik, kontsumo gutxiko bonbillak banatuko dira ostiral honetan, abenduak 29, goizeko 10ak eta ordu batak bitartean, Altzagako azoka zenekoan. Bonbilla bakarrarekin batera, erandioztarrek energia aurrezteko aholkuak batzen dituzten liburuak eraman ahal izango dituzte, beti ere beren burua espainiar gisa aurkeztuko badute, "Espainiako Nortasun Agiria erakutsiz". Ekimen hori Eusko Jaurlaritzako Energiaren Euskal Erakundea hainbat udalerritan egiten ari den kanpainaren barruan kokatzen da. Sopelan ere egin zuten, baina berton bina bonbilla jaso zuten herritarrek. Argazkian, horrelako bonbillak 3 euro baino gutxiagotan eros daitezke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun