Zauririk gabe atera da mutil bat Algortako geltokian trenbidera erori ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 28a, 11:37

Ertzaintza eta Metro Bilbao konpainiako iturriek jakinarazi dutenez, "alkohola edo drogen eraginez apurtxo bat zorabiatuta zihoan gazte bat" trenbidera erori da, goizeko 8:50ak aldera, Algortako geltokian. Berehala mutilari laguntzera joan dira metroko langileak eta, behin, nasan zegoela osasun-zerbitzuek artatu dute. Istripuak metroaren zirkulazioari eragin dio, atzerapenak izan baitira. Hala ere, gaztea onik atera da metroko iturrien arabera. Argazkian, metroko bezero bat abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira jarritako Bernardo Atxagaren "Obabakoak" elaberriaren pasarteetako baten albotik igarotzen, Algortako geltokian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun