"Mutila trenbidean zegoela ikusi bezain laster, larrialdietako balaztari eragin dio gidariak, eta berehala igaro da automatikoki gidatzeko ATO modutik eskuz gidatzeko modura. Larrialdiko balaztei berehala trebeki eragitea erabakigarria izan da ondorio larririk ez gertatzeko, maniobra horrekin gazteari trenbidearen plataforman etzan eta unitatearekin topo egiteko astia eman baitio. Ezbeharraren ostean, Aginte Toki Nagusiak larrialdi zerbitzura deitu eta jakinarazi dio eta halakoetarako aurreikusita dagoen protokoloa abiarazi da. Ertzaintza ikertzen hasi da, gertakaria argitzeko", azaldu du Metro Bilbaok.
Atzerapenak
Gertakariaren ondorioz, tren zerbitzua atzeratuta ibili da sare osoan, 9:30ak arte, gutxi gorabehera, 40 bat minutuz; 5 eta 20 minutu bitarteko atzerapenekin. Tarte horretan, trenbide bakarra erabili dute Algorta eta Larrabasterra bitartean, norabide bateko zein besteko trenak hortik joan zitezen, zerbitzuari ahalik eta gutxien eragiteko, puntako ordua baitzen.
