"Negoziatu eta akordioetara heltzeko gaitasunik eza" egotzi die sindikatuei Zarraoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 28a, 15:15

"Getxoko Udalarekin negoziatzeko eta akordioetara heltzeko gaitasunik eza" leporatu zien atzo ELA zein gainerako tokiko sindikatuei Iñaki Zarraoa alkateak. Abenduaren 22ko udalbatzarrean EAJk, EAk eta EB-Berdeek langile funtzionarioen baldintzak erregulatzeko testua onartu ostean, sindikatuak "baztertzea" egotzi zion Zarraoari ELAk. Hori gezurtatzeko, langile erakunde eta udal arduradunen artean izandako batzarrak "ugariak" izan direla adierazi zuen alkateak. Bere hitzetan, Toki eta Foru Administrazioko Langileen Enplegu Baldintzak Arautzen dituen Akordioa ordezkatzen duen lan harremanetarako esparru berria onestea "langile guztientzat da onuragarria", %2,6ko aparteko igoera legezko egin, aitatasunan baimena 3 egunetik 10era luzatu eta aurretiko erretiroko hobariak ondu egiten dituelako. "Sindikatuekin arduratsu jokatu dugu testua onartzen", azpimarratu zuen Zarraoa, langile erakundeen oniritzia izan ez duen arren. Argazkian, Iñaki Zarraoa alkatea.

Alkatearen iritziz, Getxoko Udalaren eta sindikatuen ezinikusia "ezin daiteke izan bakar batzuen ardura, eurek hori aipatzen duten arren". Ildo horretan, euren erreibindikazioetan "amorerik eman nahi ez izatea" egotzi zien langile erakundeei Zarraoak. "Tokiko administrazioak amore eman behar izan du. Ongi etorria den arren, ematea da Udalhitz onartzea. Eurek zer eman dute ba?", gaineratu zuen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun