
Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean ari diren 44 elkarteei ematen dizkien diru laguntzak 16.000 eurotan handitzea erabaki du
Getxoko Udalak. Horrela, 2006an ekimen guzti horientzat zuzendutako diru kopurua 82.200 eurokoa izango da (iaz baino %60 gehiago). Iñaki Urkiza zinegotziak adierazitakoaren arabera, "urte honen bukaeran diru-geldikinak zeudenez elkarte guzti horien artean proportzionalki banatzea erabaki dute". Talde horiek hiru arlotan banatzen dira: berdintasunaren, ezintasunaren eta pertsona nagusien arloetan lan egiten dutenak hain zuzen. Aurten, gainera, beste zortzi elkarte gehiagori eman diete dirua eta "hezkuntza zentroei laguntzak ematea udal eskumena ez bada ere", Algortako Julio Caro Baroja eta Itzubaltzeta / Erromoko Romo-Artatza institutoek sosak jasoko dituzte, etorkinen aldeko politika aktiboa eramaten dutelako aurrera. Argazkian, besteak beste, adinekoak artatzen dituzte aipatu elkarteetako batzuek.