Presoen aldeko urteko azken ostirala da abenduaren 29koa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 28a, 15:50

Hilero bezala, azken ostiralerako, abenduak 29, hainbat kontzentrazio deitu du Etxeratek Euskal Herri osoan. Hilabete honetako leloa "Estatus politikoa orain. Euskal presoak Euskal Herrira!". Uribe Kostan honakoak izango dira hitzorduak: 19:30ean, Armintzan, bus geltokiaren aurrean eta Astrabuduan, Josu Murueta plazan; 20:00etan; Erandion, metro aurrean; Leioan, Boulevardean; Areetan, Xake plazan; Algortan, Telletxen; Berangon, Gudari enparantzan; Sopelan, udaletxe aurrean eta Urdulizen, BBVAren aurrean. Itzubaltzeta gaztetxeak Etxerateko ekimenarekin bat egin eta ordu erdiz itxiko ditu ateak. Urteko azken ostirala izanda elkarretaratzeetan parte hartzeko deialdi berezia egin du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Argazkian, Itzubaltzeta / Erromon pasa den irailaren 22an hainbat solidariok egindako ekintza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun