Udalerrietan EBPN planak sustatzeko Udale zerbitzua abiatu du Eudelek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 28a, 16:05

Euskal Udalen Elkarteak (Eudel) Udale udalentzako euskara zerbitzua aurkeztu zuen atzo Bilboko bere egoitzan. Zerbitzu berri horren helburu nagusiak hiru dira: udalerrietan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak (EBPN) bultzatu eta garatzea, planen eraginkortasuna handiagoa izan dadin udalei koordinazio eta aholkularitza teknikoa eskaintzea eta udalez gaindiko erakundeetan udal ordezkaritza bermatzea. Horretarako (Udalek etengabeko aholkularitza eskainiko die EAEko udalei. (Bizkaie!-k jakinarazi duenez, aurkezpena Miren Dobaran (argazkian) Berangoko alkatea eta Eudelen Batzorde Eragileko Euskara arduradunak eta Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordeak egin zuten, zerbitzu berria ahalbidetuko duen lankidetza-hitzarmena sinatu ondoren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun