Getxoko Udalak euskarazko eskolaz kanpoko jardueren gaineko 35 proiektu aurrera eramateko diru-laguntzak eman ditu, 20.000 euro guztira. Gauzak horrela, bost hezkuntza zentrok (San Nikolas eta Gobela ikastolak, Zubilleta eta Andra Mari ikastetxe publikoak; eta Aixerrota institutua) eta zazpi gurasoen elkartek (Geroa ikastolakoa, Juan Bautista Zabalakoa, San Ignaciokoa, Madre del Divino Pastorrekoa, Andra Marikoa eta Zubilletakoa) jasoko dute dirua. Imanol Landa zinegotziak azaldutakoaren arabera, proiektuak aukeratzeko irizpideak “hauen intentsitatea, iraupena, autofinantziatzeko gaitasuna eta euskararentzat suposatzen duen bultzada izan dira, baita aukera berdintasunaren eta hau garatzerakoan kulturartekotasuna sustatzea ere”. Ekimenak oso bestelakoak dira, baita jorratzen dituzten arloak ere: kirolak, ohiko jokuak, antzerkia, euskararen gaineko jardunaldiak... Argazkian, Zabalako pare bat ikaste ordenagailu aurrean.