Jon Zurimendi Gizarte eta Komunikazio Fakultateko ikasleak idazkaritza orokorretik gidatzen duen erakundeak bateratzaile eta internazionalistatzat dauka bere burua. Nazioarte mailan, Estudiantes Progresistas kide zen Ikasleen Nazioarteko Batasunarekin (International Union of Students, IUS) identifikatzen da. Bestalde, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikasleria herrikoia, “nazio sentimenduaz gaindi”, batu nahi du proposatu duen hezkuntza eredu herrikoiaren inguruan. Horrela, nazioarteko eta “Espainiako ikasleria osoaren borrokarekin solidarioa” den “euskal nazio erakunde” gisa izendatzen du bere burua Eraldatuk. Kongresuan, Asturiaseko ikasle taldeak izan ziren eta Leon eta Gaztelako taldeen mezuak irakurri ziren.
Eraldaturekin harremanetan jartzeko honako posta elektronikoaren bitartez egin daiteke: eraldatu@gmail.com.
Jasotako oinordetza
Taldeak Unibertsitateko Ezkerraren, Estudiantes Progresistas taldeen, unibertsitateetako talde antifrankisten zein Federacion Universitaria Escolar erakundearen oinordetza aldarrikatzen du. Bestalde, izenak izen, Eraldatu / Frente de Estudiantes taldeak ez dauka, antza, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Eraldatu / Estudiantes Progresistas taldearekiko harreman organikorik.
Unibertsitateko Ezkerrak euskal preso politikoen aldeko Ekimen Ibiltarian parte hartu du Leioako campusean eta presoak EHUn ikasteko eskubidearen aldeko manifestua izenpetu zuen iaz. Era berean, ULO eta Bolognaren Prozesuaren aurkako mobilizazioak antolatu zituen. Bestalde, maiatzean Prentsa alternatiboari buruzko jardunaldiak zein Espainiako III Errepublikaren aldeko eztabaida burutu zituen Leioako campusean. Unibertsitateko Ezkerrak IA, Lurgorri eta bestelako talde eta pertsonekin batera, iazko EHUko Ikasle Kontseiluko hauteskundeak irabazi zituen, “independenteak” kenduz eta Galder Gonzalez IAko kidea presidente jarriz.