Metroetan graffitiak egiten saiatu dira lau lagun Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 28a, 20:00

Goizaldean lau lagun sartu dira Metro Bilbaok Sopelan dituen taileretan, bertan zeuden unitateetan pintadak egiteko asmoz, garraio konpainiak adierazitakoaren arabera. Zaintzaileek atzeman dituztenean ihesi joan zaizkie. Berehalaxe, "beti ere indarrean dagoen protokoloaren arabera", Ertzaintzari hots egin diote jagoleek. Bertara hurbildutako polizia agenteak euren atzetik ibili dira, baita azkenean identifikatu ere. Horren harira, "ez ikusiarena egin ordez, bere eskuetan dauden legezko neurri guztiak hartuko ditu Metro Bilbaok, arduragabeki, horren beharrezko eta enblematikoa den garraoa eraso egiten dion guztiari legea aplikatu dakion", ezagutzera eman dute metroko iturriek. Argazkian, graffitia metro unitate batean / Olakoena

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun