Asier Lauzirika izendatu dute EHUko Ikasle Kontseiluko presidente berria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 28a, 21:41
Asier Lauzirika Arrondo Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateko ikaslea, EHUko Gobernu Kontseiluko kidea eta Gipuzkoako Campuseko Batzarreko partaidea izango da hemendik aurrera EHUko Ikasle Kontseiluko presidentea. Bozkaketa abenduaren 20an egin zen, EHUko Ikasleen Kontseilua berrizteko prozesua amaituz, eta Lauzirika aho batez izendatu egin zuten. Galder Gonzalez ordezkatuko duen presidentea, lehenengo aldiz, Ibaetako ikaslea izango da. Bestalde, Ikasle Abertzaleak eta Lurgorri lortu dituzte kontseiluko sei ordezkariak, hiru mutil eta hiru neska, EHUko ikasle talde ezkertiarren eta abertzaleen artean erdietsitako akordioak direla medio. Ikasle Kontseiluko zuzendaritza berriak ikasleen parte hartzea sustatzea izango du ardatz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun