Urduliz eta Mungia arteko errepidea udaberrirako konponduta egotea espero dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 29a, 12:52

BI-634 errepidea Urduliz eta Mungia artean birmoldatu eta hobetzeko lanak 2007ko udaberrirako amaitzea espero du Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Sailak. Proiektuaren helburua aipatu bidea (Berango-Urduliz-Mungia) osorik eraberritzea da, foru erakundeko iturriek adierazi dutenez. Ondorioz, bidea guztiz berrituko da, kalitate eta segurtasun mailak handituz. Esku-hartzea BI-2704 errepidearekiko Urdulizko bidegurutzearen eta Mungiako biribilgunearen artean egiten ari da. Bidearen eguneko batez besteko intentsitatea 5.000 ibilgailukoa da (%4 astunak dira), eta ehunka zikloturistak erabili ohi dute. Bidea berritzeko lanak joan den azaroan hasi ziren, eta 1,37 milioi euroko aurrekontua daukate. Argazkian, errepide bat konpontzeko lanak.

Aldundiaren arabera, ekintzaren alderdirik garrantzitsuenak hauek dira: euspen-elementuak eraiki eta diseinatzea: hormak, harri-lubetak, eta abar, ezegonkortasun-zantzuak dituzten eremuetan (galtzada apurtzeagatik); narriatutako eremuei lotutako drainatze-sarea modernizatzea; errodadura-geruza berritzea; eta seinaleztatze berria eta balizamendua.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun