Urtezahar gaueko kotilioi alternatiboa egingo du Udondo gaztetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 29a, 16:58

Azken urteotan egin bezala, Leioako Udondo gaztetxeak urte zaharrari azken agurra emateko eta urte jaio berriari ongi etorria egiteko kontzertua eskainiko du urtezahar gauean. Urtarrilaren 1ean, goizeko 1etan hasiko da bertako eta Italiako musika taldeak batuko dituen jaialdia. Urteko gonbidatua crust iluna jotzen duen Post Fata Resurgio (“zorigaitzaren ostean berpiztuko naiz” esan nahi du izenak) musika taldea izango da. Italiarrekin batera, Astrabudua, Barakaldo eta Sondikako kideak dituen Ultima Neurona, Udondoko musikariek osatutako eta Guns N’Roses-en bertsioak joko duen Guns N’Cloners eta Astrabudua eta Itzubaltzeta / Erromotik heldutako ETC taldeak arituko dira. Kontzertuaren ondoren, jaia izango da. Bere gustuko musika entzun nahi duenak oraindik dauka aukera Udondo gaztetxeko webgunean nahi dituen kantak eskatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun