Konturatu barik inuzenteen eguna gaur beharrean atzo izan zela, Getxoko Udala "legez kanpo utzitako Batasunaren baimenaz" gobernatzen ari direla adierazi du Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaleak. Bide horretan, "Getxo Biziak" (sic) ezker abertzaleko herri plataformarekin "aldian behin" batzartzea egotzi dio Iñaki Zarraoa alkateari; "Otegiren alderdiaren oinordekoa hain zuzen". Zinegotzi popularrak azpimarratu duenez, "azken udalbatzarrean agerikoa izan zen Udal Gobernuak egun Getxon Batasuna ordezkatzen dutenekin harreman estua duela". "Euren ordezkariei udal egitasmo guzti guztiei buruz aholkua eskatzen die eta, nola ez, proiektu garantzitsuenek gainean ere bai", gaineratu du Arruek. Argazkian, Alderdien Legearen ondorioz, legez kanpo geratu eta gero, galde-eske txandan baino ezin izaten du hitza hartu udalbatzarretan Getxo Biziak. Azken osoko bilkuran ere, Zarraoari erantzuteko aukerarik ez zioten eman Josu Amezaga ezker abertzaleko plataformako hautetsiari / Etengabe
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!