Igor Otxoa eta Harkaitz Martinez musikarien desioa du abiapuntu "Nömadak TX" filmeak: txalaparta pertsonen eta kultura desberdinen arteko topagune bihurtzea, hain zuzen ere.
Munduko bira
Helburu honek bultzatuta, bikotea India, Laponia, Mongolia eta Saharako basamortura bidaiatu zen, hainbat herrirekin topatzeko eta txalapartaren soinua erakusteko asmotan. Txalaparta komunikatzeko tresna bilakatuko da eta, honen bidez, nork bere gurariak adieraziko ditu.
Raul de la Fuente nafarrak zuzendutako film hau askoz zabalagoa den proiektu baten barnean dago. Horrekin batera, ETBrako hiru dokumental, bidaian grabatutako abestien diskoa eta pelikularen inguruan grabatutako ikus-entzunezko materiala biltzen duen DVDa egingo dira.
Uribe Kostako Txalaparta Ekimenetarako Sustapen Taldearen (UKTEST) eskutik, ttakun doinuez beteko dira gaur eta bihar Algortako kaleak eta Getxo Antzokia. Gaur, iluntzeko 7etan txalaparta-txikiteoa izango da Etorkizuneko lokaletik abiatuta, Algortan barrena. Bestalde, bihar, larunbata, Txiki eta Otaegi plazan 18:30etik aurrera txalaparta saioa eskainiko dute UKTESTeko kideek. Bertan, otsailean hasiko diren ikastaroen berri ere emango dute eta nahi duenak argibideak jaso eta izena eman ahal izango du plazan bertan. UKTESTen kamisetak ere salgai izango dira. Ordu bat beranduago, Igor Otxoa eta Harkaitz Martinez Oreka Tx txalapartari bikotearen mundu bidaia kontatzen duen "