Bi algortarren ekimenez, kajoi flamenkoa jotzen ikasten ibili dira zazpi lagun, ostiraletik ostiralera, abenduan zehar. "Froga egin eta jendea pozik geratu denez, urtarrilean ere talde horri eskolak ematen jarraitzeaz gain, besoak zabalik edukiko ditu nahi duen guztiak", adierazi diote UKBERRI.NETi antolatzaileek. Hortik aterako diren taldeek beste ordu eta astegun bat emango zaie kajoi flamenkoa jotzen ikasteko. Eskolak ordu t'erdikoak izaten dira, gutxi gora behera, eta 10 euro baino ez dira ordaindu behar bakoitzeko (lau izaten dira hilean). Ikastaroa ematen den lokala alokatzeko (Etorkizuna mendi taldea. Basagoiti etorbidea 69, Algorta) behar dute diru hori antolatzaileek. Hori bai, izena eman nahi dutenek (656 798 622 telefono zenbakira deituz) ez dute inolako materialik eraman beharko. Argazkian, kajoi flamenkoa.