Iñaki Zarraoa Getxoko alkatearen aburuz, berriz, Gobelan agiria lortzeko egindako lana Getxoko Udalak ingurumena babesteko aspalditik aurrera eramaten duen politika zabalagoaren barruan kokatu behar da: “Udala aitzindaria da ingurunea babestearen aldeko ekimenak aurrera eramaten, esate baterako ibilbide ekologikoak ikastetxetan, Bolueko hezegunea berreskuratzea, udal zabortegia ixtea eta berreskuratzea edo Getxo Kirolak erakundeko eraikinetan energia-eraginkortasunaren politika martxan jartzea”.
Burzako eta Zarraoak ingurumena zaindu eta energia aurrezteari begira udalerrian egiten ari diren ekintzen berri eman dituzte. Besteak beste, honako hauek aipatu dituzte: kaleko argiztapen sisteman energia-eraginkortasunerako neurriak ezartzea, udal eraikinetan energia-eraginkortasunerako dekretua onartzea, beren ikerketa eta plangintzekin eta gaur egun zenbait ikastetxetan energia berriztagarriak erabiltzea. Azken bost urteotan egindako gauza horien guztien gastua 243.308 eurotakoa izan da, egindako lanez gain.
Fernando Burzakok, Ingurumen zinegotziak zehaztu duenez, etorkizunari begirako erronkak honakoak izango dira: “energiaren erabilera eraginkorrarekiko herritarrak kontzientziatzea eta udalerrian energia berriztagarrien erabilera sustatzea, udal eraikinetan lan egiten segitzearekin batera”.