Getxoko Udalak arazoak dituzten familiak eta nerabeak gizarteratzeko zerbitzua emateko lehiaketa berria deitu du 278.000 eurotan. Ekimena urte betekoa izango da baina luzatu ahal izango da beste urte betez. Iñaki Zarraoak gogoratutakoaren arabera, zerbitzu hau hamazortzi urtez eskaini da udalerrian eta, urtean, gizartetik baztertzeko arriskuan dauden 12 eta 16 urteen arteko ehun bat nerabeei eta euren familiei laguntza ematen die. Pertsona hauei laguntza eskaintzen dien taldeak bost gizarte-hezitzailek eta bi psikologok osatzen dute. Euren esku-hartzearen eremua bakarkakoa da (kalean, gazteak biltzen diren lekuetan...), komunitatean (ikastetxeetan...), eta euren familietan (arrisku egoerak antzemateko asmoz...) eta, beharrezkoa denean, laguntza psikologikoa ere eskaintzen dute. Argazkian, hainbat neska-mutil eskolan.