Dozena bat zinegotzik eta 50 bat udal langile eta herritarrek parte hartu dute eguerdian Barajasko atentatua gaitzesteko Getxoko udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean,
Carlos Alonso Palateren gorpua agertu ostean Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egindako
deialdiari erantzunez. Besteak beste, Iñaki Zarraoa alkatea, Guzman Aranaga kultur zinegotzia, Manu Etxebarria Ogasun zinegotzia eta Gorka Uribe jelkideak, Marisa Arrue, Eduardo Andrade eta Jesus Toca Toña popularrak, Iñaki Urkiza Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Ezker Batuko zinegotzia, Eusko Alkartasuneko Fernando Burzako Ingurumenerako zinegotzia eta Luis Almansa PSE-EEko bozeramailea izan dira Neguriko kontzentrazio isilean. Udaletxea irekita egon da eta hainbat hiritarrek igaro dira atean kontzentratuta egon diren zinegotzien ondotik udal gestioak egiteko. Era berean,
Orain dela bi urte ez bezala, arazorik gabe burutu da gaurko elkarretaratzea. Dena den, udaletxetik 50 bat metrora udaltzain talde bat zegoen prest arazorik egonez gero parte hartzeko. Bestalde, ETAko su-etena iraun duen bitartean bezala, gaur PPko zinegotziek udal bulegoetatik udaletxerako aldapa bizkartzainen artean igo dute. Iñaki Zarraoa alkateak kontzentrazioa eta gero “deitoratu eta gaitzetsi” du atentatua eta horren “arduradun bakarra ETA” izan dela azpimarratu du: “ez da aitzakiarik bilatu behar eta, gainera, ez da horretarako eguna”.